Lehiaketa berri hau, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua, gure geografian historiarik gehien duten frontoi industrialetako batera, hiri erdian kokatua dagoen Deportivora, joango da gure betiko kirol honetara hurbildu nahi duten pertsona guztiei eskaintzen dizkien aukera anitzekin. Baina batez ere, emakumeek euren dohainak erakusteko goi mailako txapelketak dituzten garian honetan, kirol honek duen etorkizuna publiko handiari erakustera dator lehiaketa Bilbo erdira. Recalde zumarkaleko esparru enblematikoak ere bere historia luzean atal berri bat idatziko du, emakumezkoen lehiaketa ofizial bat jasoz.

Igandeko egitaraua zabala eta anitza izango da, partidak goizez zein arratsaldez izango baitira. Goizeko saioan, pilota mistoko pilotarien txanda izango da: gazteen finalerdiak jokatuko dira 10: 00etatik aurrera, eta eguerditik aurrera egungo pilotaririk onenak arituko dira lehian. Arrizabalaga-Capellan VS Arraiza-Gaminde eta Aldai-Mendizabal VS Etxegarai-Oses bikoteak lehiatuko dira txapelketa honetako lehen finalerako txartelak eskuratzeko intentzioarekin.

Arratsaldean pilota goxoko pilotarien txanda izango da, gaztetxoen finalerdiak 16:00etatik aurrera jokatuko dira eta senior mailakoetatik ordubete beranduago. Hau da, Deportivo hiriko erdigunean kokatutako emakumezkoen pilotarik onenaren erakusleiho bikaina izango da.

Emakume Master Cup © 2024